Player_logo Podcasts Community Create a Podcast
NAFARROA OINEZ 2011- HAMAIKA 11n
May 24, 2011 05:27 AM PDT
itunes pic

Edurnek eta Amaiak, 2011ko Nafarroa Oinez jaia antolatzea Tafallako Ikastolari egokitu zitzaiola jakin bezain laster, jazoera handi horri musika eta erritmoa jartzeko lanari ekin zioten. Ondoren, Ikastolak Hamaika 11n leloa eta leloari bihotza ematen dion mamia zabaldu zuenean, kantari letra jarri zioten eta lortutako emaitza aurkezpen-egun horretan bertan entzun ahal izan genuen: lelo gogora erraza duen kanta alaia eta ederra. Kanta behin eta berriz entzun ahal izanen dugu ospakizunaren aurreko hilabeteotan, bazter zein bihotz guztietara helduko baita, euskaraz bizi nahi dugun pertsona guztion bihotzetara helduko baita. Bada, asko eta asko gara gure arbasoek utzi ziguten eta etorkizuneko belaunaldiei utzi nahi diegun hizkuntza eder hori baliatuz bizi nahi dugunok.

EUSKARA MUNDUZ MUNDU ELKARRIZKETA
May 07, 2010 04:57 AM PDT
itunes pic

Nafarroa Oinez 2010ek antolatutako Euskara Munduz Mundu jardunaldietara etorritako Hiromi Yoshida, Hanna Lantto, Rosana Entizne eta Carlos Cid gonbidatuak, DHB 4.mailako Anais, Ainhoa eta Irenek elkarrizketatu zituzten Paz de Ziganda Ikastolako uhinetan. Japonia, Finladia, Argentina eta Madrildik etorritako gonbidatuak euskara irakasleak dira beraien jatorrizko hirietako unibertsitateetan, eta honek lotzen ditu zuzen zuzenean aurtengo Nafarroa Oinezeko Munduz Mundu leloarekin.

Euskadi Irratia JAKIN MINEZ irratsaioan Mikel Belasko (NAFARROA OINEZ 2010)
April 29, 2010 12:47 PM PDT
itunes pic

 Paz de Ziganda ikastolak 2010eko Nafarroa Oineza antolatuko du munduz mundu lemapean. Lemak euskarak kultur ondare gisa duen balio unibertsala goraipatzen du.

Aldi berean Nafarroako ikastolen euskararen aldeko jaialdiko zirkuitoaren zati bat Santiagoko bidetik igaroko da. 2010a Xacobeo urtea delaren abiapuntuarekin, Santiagoko bidearen ikuspegi kulturala Nafarroa Oinezarekin elkartu dugu. Erromesak munduz mundu doaz eta bidaiaren interkulturalitateak eta elkar-ezagutzak transmititu nahi dugun ideia nagusiarekin bat egiten du.

Hau guztia dela eta, erantsitako artxiboetan, antolatu ditugun zenbait ekimen berri ematen dizuegu:

Erakusketak:

Zine Xakobeoa

Euskara munduan

Hitzaldiak:

Apirilak 29, osteguna, 17.00etan(ikastolan).

Mikel Belasko eta Ramón Herrera. Erakusketen aurkezpena eta bisita gidatua.

Maiatzak 13, osteguna, 17.00etan (ikastolan)

Peio Monteano. “Euskara Nafarroako konkistaldian”

Maiatzak 20, osteguna, 17.00etan (ikastolan)

Toti Martinez de Lezea. “Euskara eta Santiagoko bidea”

 

IRRATSAIOA LH 2.B 2009/05/8
May 13, 2009 12:34 AM PDT
itunes pic

Irrati saioa primerako profesionalek bezala egin dute gaztetxo hauek. Sei prmerako elkarrizketa egin dizkiote ikastolako sei langileei. Gainontzean txisteak, asmakizunak eta zorion agurrak egin dituzte. ZORIONAK!

WASHINGTON AGAIN
April 09, 2009 09:14 AM PDT
itunes pic

Our students Oihane Muñoz and Amaia Mina interviewed Gina and Nancy, the teachers who came with the students of McNamara High School in Washington.

Gure bi ikaslek, Oihane Muñoz eta Amaia Mina, washingtonetik etorri diren bi irakasleak elkarrizketatu dituzte.

RUPER ORDORIKARI ELKARRIZKETA 2009-01-28
January 29, 2009 06:27 AM PST
itunes pic

RUPER ORDORIKA III.MIKRO-IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETARA PAZ DE ZIGANDA IKASTOLARA ETORRI IZANA IKASTOLAKO IRRATIARENTZAT AUKERA PARE GABEA IZAN ZEN. AMAIA MINA, AINHOA ASIAIN, AINHOA MUNARRIZ ETA GARBIÑE ERROK RUPER IRRATIAN ELKARRIZKETATZEKO AUKERA BIKAINA IZAN ZUTEN, AITOR ARDANAZ ETA NEREA EZKURDIAREN LAGUNTZAZ PRESTATURIKO GALDETEGIA LUZATUZ. OSO GUSTORA EGON GINAK RUPERREN KONTAKIZUNAK ENTZUTEN ETA HEMENTXE DUZUE BERAK ESANDAKO GUZTIA. MILA ESKER RUPER!!

HAUR HEZKUNTZAKOAK ZEZENAK DIRA ABESTEN
May 05, 2008 03:46 AM PDT
itunes pic

 

HAUR HEZKUNTZAKOAK IRRATIAN
May 05, 2008 03:45 AM PDT
itunes pic

Hau Hezkuntzako ikasleak irratira etorri dira liburuaren egunerako egin zituzten marrazkien erakusketa ikustere. Horretaz gain, irratiaren funzionamendua ezagutzeko aukera izan dute eta bide batez grabaketa baztuk egin dituzte. Hona grabaketa hauek entzungai!!!

HAUR HEZKUNTZAKOAK IRRATIAN 3
May 05, 2008 03:43 AM PDT
itunes pic

Hau Hezkuntzako ikasleak irratira etorri dira liburuaren egunerako egin zituzten marrazkien erakusketa ikustere. Horretaz gain, irratiaren funzionamendua ezagutzeko aukera izan dute eta bide batez grabaketa baztuk egin dituzte. Hona grabaketa hauek entzungai!!!

HAUR HEZKUNTZAKOAK IRRATIAN 2
May 05, 2008 03:40 AM PDT
itunes pic

Hau Hezkuntzako ikasleak irratira etorri dira liburuaren egunerako egin zituzten marrazkien erakusketa ikustere. Horretaz gain, irratiaren funzionamendua ezagutzeko aukera izan dute eta bide batez grabaketa baztuk egin dituzte. Hona grabaketa hauek entzungai!!!

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK
May 05, 2008 03:39 AM PDT
itunes pic

Hau Hezkuntzako ikasleak irratira etorri dira liburuaren egunerako egin zituzten marrazkien erakusketa ikustere. Horretaz gain, irratiaren funzionamendua ezagutzeko aukera izan dute eta bide batez grabaketa baztuk egin dituzte. Hona grabaketa hauek entzungai!!!

LIBURUREN EGUNEKO IRRATSAIOA
April 23, 2008 06:28 AM PDT
itunes pic

Apirilaren 23a liburuaren eguna izanik, Paz de Ziganda ikastolak modu berezi batez ospatu du, bertako irratitik zuzen zuzenean Bernardo Axagaren Obabakoak liburutik "Gauero aterako nintzateke paseatzera" ipuinaren irakurketa egin da ikastolan bertan ikasleek ikasten dituzte lau hizkuntzetan: frantsesa, ingelesa, euskara eta gaztelera. Gaurko egunean ikastolako ikasleek irrati entzunaldia egin dute ordubete baino gehiagoz.